jueves, 30 de septiembre de 2010

PAKEA BIZKAIA eta Europako Ingurugiro Agentzia


PAKEA BIZKAIA taldea Europako Ingurugiro Agentziarekin bildu da Copenhagen. Bilera honetan Pakea Bizkaia 2010-2014 hezkuntza proiektua azaldu zitzaien.

Agentziako kideek interes handia erakutsi zuten, Atlas birtual bat egiten ari baitira non jasangarritasunarekin erlazionaturiko esperientziak jasotzen dituzten. Horregatik ikertzen ari da hurrengo espedizioetan Atlas honetan nolabaiteko elkarlana burutu ahal izatea.
Bestalde, Agentzia itsasontzira hurbildu zen Pakearen hezkuntza proiektua hobeto ezagutzeko, Bizkaiko eskolei esperientzi hau erakutsi ahal izatea, gizartean, txikienetatik hasita, jasangarriagoa den eta ingurugiroarekin errespetutsuagoa izango den etorkizun baterako kontzientziazioa garatu ahal izateko modu egokia delako.
Pakea Bizkaia itsasontzi barruan, eta Getxoko egoitzan ere, taldeak Europako Ingurugiro Agentziarekin harremanetan jarraituko du, hauen arteko elkarlana estutu ahal izateko.



Bilbao Press

No hay comentarios: