Foto/Al Filo medios
Edurne Pasabanek 13. zortzimilakoa igo du, Annapurna; Shisha Pangman saiatuko da orain hamalauak igotzen
«Gogorra eta luzea izan da, espero baino gogorragoa». Halaxe laburbildu zuen Edurne Pasabanek Annapurnako (8.091) igoera eta ondorengo jaitsiera. Hamalau zortzimilakoen bilduma osatzeko bidean, azken-aurreko urratsa egin zuen tolosarrak atzo, eta bakarra falta du orain aspaldian begiz jotako helburua lortzeko: Shisha Pangma (8.027). Annapurnako gailurretik behera, 4. kanpalekuan (7.100) pasatu dute gaua Pasabanek eta harekin batera Annapurna igo zuten Asier Izagirre, Alex Txikon eta Nacho Orviz Al filo de lo imposible espedizioko kideek, Joao Garcia portugaldarrak eta Mingma, Pasang eta Gempu sherpek. Ongi bidean, beheko kanpalekura gaur jaitsiko dira guztiak, eta beheko kanpalekuaren babesean izango dute ospakizunetarako tartea; ez lehenago. Goizaldeko laurak pasatxo zirela -gauerdia Euskal Herrian- abiatu ziren mendizaleak 4. kanpalekutik tontorrerako bidean. Ia mila metroko desnibela zuten aurretik, eta hamar orduko ahalegina behar izan zuten tarte hori gainditzeko. «Tontorrera ematen duen korridorea izoztuta aurkitu dugu, izotz oso gogorrarekin. Soka gutxi geratzen zitzaigun, ia gabe geratu baikinen atzo, eta lau ordu pasatu ditugu korridore izoztua gainditzen», azaldu zuen Pasabanek Euskadi Irratian. Asier Izagirrek 14:10 inguruan jo zuen tontorra -10:30 Euskal Herrian-, eta haren atzetik iritsi ziren Pasaban, Txikon eta Orviz. Hiru tontor ditu Annapurnak, eta, zalantza guztiak uxatze aldera, hirurak igo zituzten mendizaleek: «Badaezpada ere hirurak igo eta hiruretan atera ditugu argazkiak. Inork ez dezala ezbaian jar igoera». Gailurrera espero baino beranduago iritsi izanak jaitsierako plangintza aldarazi zien. Mendizaleen asmoa atzo bertan 3. kanpalekuraino (6.500) jaistea zen, baina 4. kanpalekuan gelditzea erabaki zuten. Altuerari erreparatuz gero, zortzimilako apala da Annapurna; hamalau erraldoien artean txikienetakoa. Mendizaleek, ordea, errespetu handia diote, ez baitu alferrik mendi arriskutsu eta zaila izatearen sona. Igoera gutxien duen zortzimilakoa da, eta istripu eta heriotza batez besteko handiena duena. Hamalau zortzimilakoak igo asmo dituzten mendizaleek azkenerako utzi ohi dute. Pasabanen asmoa ere aurretik Shisha Pangmara joatea zen, baina, Txinako agintarien debekua tarteko, aldatu egin behar izan zuten plangintza. Aldaketa, ordea, onerako izan dute: negua bukatu aurretik iritsi ziren beheko kanpalekura, ohikoa izaten dena baino lehenago, baina sasoi horretan eguraldi ona ohikoagoa izaten da, eta hotzak elurra gogortu eta Annapurnak berezkoak dituen arriskuak gutxitu ditu. Oh Eun-Sun ere prest Al filo-ko espediziokideen aurretik jo zuen Annapurnako tontorra Joao Garciak, 13:30ean. Berezia izan zen harentzat, Annapurnarekin biribildu baitu Garciak hamalau zortzimilakoen bilduma. Bide horretan urrats bakarra falta du orain Pasabanek, baina baita Oh Eun-Sun korearrak ere. Hamalauak igotzen lehenengo emakumea izan nahi dute biek, eta urrats bana falta dute. Eun-Sunek, ordea, eskura du lorpena, Annapurnan bertan. Atzo hirugarren kanpalekura igo zen, altuerara egokitzeko, eta apirilaren 22a eta maiatzaren 5a bitartean saiatuko da igotzen. Pasabanen asmoa atseden egun batzuk hartu eta Shisha Pangmara abiatzea da. Lau aldiz saiatu da igotzen, eta bosgarren aldia du oraingoa.

Ekaitz Agirre/Berria
No hay comentarios:
Publicar un comentario